Putak...zer esan puteei buruz? Normalean gai honi buruz ez dugu hitz egiten...; beno...orokorrean sexuari buruz ez dugu hitz egiten, gai tabu baita. Baina sexuaren barruan dagoen gai itsusi edo gaizki ikusienetariko bat, putak eta haien bizimodua da.
Zergatik iruditzen zaigu hain gaizki putak existitzea? Haien lana ez al da beste lanak bezain duina? Beste lanetan gertatzen den bezala, putek zerbitzu bat eskaintzen dute eta horren truke dirua lortzen dute. Ez al dute ileapaintzaileek, saltzaileek, irakasleek edota edozein motatako langileek gauza bera egiten?
Nire ustez bai, baina zer gertatzen da orduan putekin? Gure gizartea nahiz eta itxuraz nahiko aurretatuta egon, barrutik, orain dela 50 urte bezala jarraitzen du.
Putak baztertuta daude egiten duten lanagatik, baina haiek sexu-eskaria dagoelako egiten dute, gizon askok eskatzen dutelako sexu-ordaindua, eta guk ez dugu hori gaizki ikusten... Puten errua da, eta ez gizonena... baina ez duzue uste jarrera hori nahiko hipokrita denik?
Joseba Iturriozek bere artikuluan aipatzen duen bezala, neuk ere uste dut badagoela sexu lana baino gauza okerragoak gaur egun saltzen direnak, eta inork ez du ezer esaten, eta inori ez dio axola.
Gainera, puten lana ez dago batere aitortua eta duindua. Leku eta baldintza txarretan egin behar dute lan, eta horretaz aparte, jendearen mespretxua jasan behar dute. Hori ez da beste lanetan gertatzen... Emakume hauek ez dute inola ere ez erraza euren lanean aritzeko.
Nik uste dut, besteok bezala, merezi dutela euren lanaren erregularizazioa eta lan baldintza onenetan aritu ahal izatea. Denok gara gizakiok, eta denok izan beharko genuke, eta lortu behar dugu izatea, eskudide berdinak.
Besterik gabe, gustatuko litzaidake gomendatzea Josebe Iturriozek bere artikuluaren bukaeran aipatzen dituen emakume batzuen iritzia, sexu langileen mundutik datozen superheroi batzuenenak:
Gazteleraz daude, baina nik uste dut interesgarriak direla, ohikoa ez den ikuspuntu batetik ikusita daudelako.